Talde batek hiria urrutitik behatzen du prismatikokin. Postal batean ikuspuntu orokorrean ikus daitezkeen elementu eta egoeren zerrenda azaltzen da.
Hiriko egunerokotasunean infiltratutako bizilagunek, ekintza hauek paisaiaren sakontasun ezberdinetan egiten dituzte: egunkaria irakurri, ura itsasora bota, ilara batean zubia zeharkatu, zintzilikatuko kolore gorriko arropa, 5 minutuero pasatzen den autoa, edo bost pertsona erratza pasatzen balkoi eta terraza desberdinetan. Sortutako ekintzei, berez hirian dauden elementuei gehitzen zaizkie, hala nola “suerte” hitza, edo jogurt eta aulki bat.
Mugak Arkitektura Biurtekoa, 2023. PERI FERIAK, Ahiku eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan.