In Situ

Planoak bederatzi kokapen desberdinetako ibilbidea proposatzen du. Lokalizazio bakoitzeko, espazio publikoko baldosa bat kendu da, eta honen ordez baldosa oria jarri da.

1. Ura iturburutik dakarren iturria; jendea botilak betetzera joaten da.

2: Trenbide-pasagunea. Trena igarotzean, barrerak jaitsi  egiten dira eta lekua elkargune bihurtzen da.

3. Rosariok bere baserriko produktuak saltzen ditu merkatuan. Merkatua astelehen goizetan izaten da, baina Rosario egunero joaten da, “plaza egiteko”.

4. Txatxarramendi irlako erroketan, egonean.

5. Itsasontziak Mundaka eta Laida lotzen zituen, errepidetik dagoen 24km-ko distantzia murriztuz.

6. Baranda – “txirristra”.

7. Ikasturtean zehar goizeko 11:00-etatik 11:30-ak arte eta 12:30-etatik 14:30-ak arte frontoia eskolako jolasaldirako gordeta dago.

8. Mendi-tontorretako postontzi amankomuna.

9. Bermeoko Udaletxeko sarreran, bi eserlekuk ezohiko topaketak gertatzeko aukera sortzen dute.

 

Zentzua eta iraunkortasuna, Urdaibai Arte 2012. Fundación 2012 Fundazioa.

testua

Scroll up
Skip to content