Parkings

Arautu gabeko aparkalekuetan eginiko argazki sorta. Argazkiak, aparkaleku horiek husten ari diren unean daude hartuta eta, horregatik, testuingurutik kanpo dauden autoak geratuko dira. Aparkalekua betetzen denean, gidariak espazio berriak asmatu ohi ditu aparkaleku librerik ez zegoen lekuan. Aurrena iritsi ziren eta beste autoen posizioa baldintzatzen zuten autoak joan egin dira; gelditzen diren autoak itxuraz zentzurik ez duten posizioetan daude. Guk jada ulertu ezin dugun logika jarraitu dute autoek.

Artium Museoa. Coches proiektua Gasteiz, 2005.

Scroll up
Skip to content